XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Beheko lauduna mantendu zutenak modu eratorri edo plagalak dira: 2. MODUA / 4. MODUA / 6. MODUA / 8. MODUA.

Modu autentikoak dira zaharrenak eta plagalak haien ondoren eta haietatik eratorriak.

Modu autentikoetan tonika edo finalis-a eskalaren muturretan dago.

Modu hauetan idatziriko melodiak mutur horietarantz jotzen dute tonikaren indarrak erakarrita.

Izaera (ETHOS) ireki eta hedakorra dutela esan ohi da.

Modu plagaletan aldiz, tonika edo finalis-a ez dago eskalaren muturrean baizik eta erdian eta beraz, ez da errepikatzen.

Tonikak eskala erdirantz erakartzen du eta izaera (ETHOS) intimistagoa ematen dio.